Sakana Artez Blai!

Sakanako haurrentzako Arte-Kanpusa

Udako arte proposamena euskaraz, artearen bidez sortu, jolastu eta elkarrekin bizitzeko

Sormenaren bitartez hazteko Uda bat

SakanARTEz Blai! udako arte eta hezkuntza proposamen bat da 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Abuztuan zehar, goizetan eta %100 euskaraz, haurrek artearen bidez sortzeko, adierazteko eta elkarrekin bizitzeko aukera izango dute, jolasari, sormenari eta talde-lanari arreta berezia eskainiz.

Informazio praktikoa

Datak

Abuztuak 17-21 | Abuztuak 24-28 | Abuztuak 17-28

Ordutegia

Ordutegia 09:30-14:00, sarrera malgua 08:30etik aurrera

Adina

6-12 urte (2014-2020)

Kokapena

Arbizu, Sakanako haranaren bihotzean kokatua, kanpusaren gune nagusia izango da. Sakanako haurrek aukera paregabea izango dute hemen elkartzeko eta elkar ezagutzeko.

Izen-ematea

Izena emateko azken eguna: ekainak 15

112€

astebete

210€

bi aste

Eta gainera, 50€ko deskontua Rural Kutxako bazkideentzat!
Hurbildu Rural Kutxako edozein sukurtsalera kanpuseko izen-ematearekin eta jaso zure 50€-ak kontuan!

Zer egingo dute haurrek?

Antzerkia

Adierazpen dramatikoa eta eszenako lana

Mugimendua

Dantza, akrobazia eta gorputz-adierazpena

Musika

Erritmoa eta kantua

Akrobazia

Oinarrizko akrobazia eta malabarrak

Sormen Plastikoa

Eszenografia eta atrezzoa

Arte Integratua

Diziplina anitzeko lana

Sormena piztu, euskaratik sortu eta artea esperientzia bihurtu.

Astero, proiektu independente bat

Haurrek eduki desberdinak landuko dituzte, astero musikal bat sortuz. Sortutako ikuskizunak ez dira berdinak izango; istorio, eszena eta proposamen propioa sortuko da hutsetik.

Aste amaieran, prozesuaren parte gisa, sortutako lanaren emanaldi bat eskainiko da. Lehiarik gabea, familientzat irekia izango dena.

SakanARTEz Blai! ARIMA PROJECTS-en ekimena da. Sorkuntza, hezkuntza eta kultura uztartzen ditugu.