Arbizuko Eko-kanpingean, naturaz inguratuta eta euskaraz!
Jolasetik eszenatokira
Arima Projectsek antolatutako udaleku artistiko bat da; esperientzia paregabea, non haurrek sormena garatzen duten arte eszenikoen, euskararen eta adierazpen artistikoaren bidez. Programa osoa da: antzerkia, kantua, dantza, atrezoa, multimedia, akrobaziak eta uretako jarduerak uztartzen ditu, naturaz inguratuta dagoen ingurune seguru eta hezitzaile batean.
Iraupena
7 egun | Otordu guztiak barne
Izen-ematea
Ekainaren 15era arte
Lekua
Arbizuko Eko-kanpinga
Hizkuntza
Euskara
399€
58 plaza eskuragarri, izen-emateak hurrenkeraren arabera. Bizkor!
Eta gainera, 50€ko deskontua Rural Kutxako bazkideentzat!
Hurbildu Rural Kutxako edozein sukurtsalera udalekuko izen-ematearekin eta jaso zure 50€-ak kontuan!
Arte Eszeniko udalekua Arima Projectsek antolatutako udaleku artistikoa da, 2012 eta 2016 artean jaiotako haurrei zuzendua. Udakekua honetan, haurrek aukera paregabea izango dute sormena garatzeko arte eszenikoen bidez —antzerkia, kantua, dantza, zirkua, eszenografia eta askoz gehiago—, eta esperientzia euskaraz bizitzeko.
Ingurune seguru, ludiko eta hezitzaile batean, parte-hartzaileek egun osoko eta gaueko jarduerak biziko dituzte Arbizuko kanpinean, naturaz inguratuta dagoen ingurune ezin hobean. Udalekuaren helburu nagusia da haurrek proiektu artistiko bat hasieratik amaierara osatzea, beren musikal propioa sortuz eta taularatuz.
Udalekuaren ardatz nagusia haurrek beraiek sortutako musikal bat da, Jaso Musikalaren jatorrizko lanetan inspiratua. Prozesu osoa biziko dute: ideiatik eszenatokira; gidoia idaztetik eta koreografiak sortzetik, eszenografia prestatzeraino eta azken emaitza aurkezteraino.
Antzerkia
Interpretazio- eta gorputz-adierazpen tailerrak
Kantua
Dantza
Eszenografia
Tailer artistikoak
Jolas kooperatiboak
Proiektu bateratua
Igerilekua eta aintzira
Txangoak
Eskulan tailerrak
Azken egunean, familiek beren seme-alabek sortutako musikalaren emanaldia ikusteko aukera berezia izango dute
Udalekua 6 begirale espezializatuk gidatuko dute; denek dute eskarmentua arte eszenikoetan. Udalekuan zehar, familiek harreman jarraitua izango dute hezitzaileekin, eta eguneroko informazio eguneratua jasoko dute posta elektronikoz.
Segurtasuna eta erantzukizuna dira gure lehentasuna.