SakanARTEz Blai! udako arte eta hezkuntza proposamen bat da 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Abuztuan zehar, goizetan eta %100 euskaraz, haurrek artearen bidez sortzeko, adierazteko eta elkarrekin bizitzeko aukera izango dute, jolasari, sormenari eta talde-lanari arreta berezia eskainiz.
Informazio praktikoa
Datak
Abuztuak 17-21 |
Abuztuak 24-28 | Abuztuak 17-28
Ordutegia
Ordutegia 09:30-14:00, sarrera malgua 08:30etik aurrera
Adina
6-12 urte (2014-2020)
Kokapena
Arbizu, Sakanako haranaren bihotzean kokatua, kanpusaren gune nagusia izango da.
Sakanako haurrek aukera paregabea izango dute hemen elkartzeko eta elkar ezagutzeko.
Eta gainera, 50€ko deskontua Rural Kutxako bazkideentzat! Hurbildu Rural Kutxako edozein sukurtsalera kanpuseko izen-ematearekin eta jaso zure 50€-ak kontuan!
Haurrek eduki desberdinak landuko dituzte, astero musikal bat sortuz. Sortutako ikuskizunak ez dira berdinak izango; istorio, eszena eta proposamen propioa sortuko da hutsetik.
Aste amaieran, prozesuaren parte gisa, sortutako lanaren emanaldi bat eskainiko da. Lehiarik gabea, familientzat irekia izango dena.
SakanARTEz Blai! ARIMA PROJECTS-en ekimena da. Sorkuntza, hezkuntza eta kultura uztartzen ditugu.