Udalekuak 2026

Arte eszeniko udalekuak 2026

Arbizuko Eko-kanpingean, naturaz inguratuta eta euskaraz!

Jolasetik eszenatokira

Arima Projectsek antolatutako udaleku artistiko bat da; esperientzia paregabea, non haurrek sormena garatzen duten arte eszenikoen, euskararen eta adierazpen artistikoaren bidez. Programa osoa da: antzerkia, kantua, dantza, atrezoa, multimedia, akrobaziak eta uretako jarduerak uztartzen ditu, naturaz inguratuta dagoen ingurune seguru eta hezitzaile batean.

Datak

Informazio praktikoa

Iraupena

7 egun | Otordu guztiak barne

Izen-ematea

Ekainaren 15era arte

Lekua

Arbizuko Eko-kanpinga

Hizkuntza

Euskara

399€

58 plaza eskuragarri, izen-emateak hurrenkeraren arabera. Bizkor!

Eta gainera, 50€ko deskontua Rural Kutxako bazkideentzat!
Hurbildu Rural Kutxako edozein sukurtsalera udalekuko izen-ematearekin eta jaso zure 50€-ak kontuan!

Zer da Arte Eszeniko udalekua?

Arte Eszeniko udalekua Arima Projectsek antolatutako udaleku artistikoa da, 2012 eta 2016 artean jaiotako haurrei zuzendua. Udakekua honetan, haurrek aukera paregabea izango dute sormena garatzeko arte eszenikoen bidez —antzerkia, kantua, dantza, zirkua, eszenografia eta askoz gehiago—, eta esperientzia euskaraz bizitzeko.

Ingurune seguru, ludiko eta hezitzaile batean, parte-hartzaileek egun osoko eta gaueko jarduerak biziko dituzte Arbizuko kanpinean, naturaz inguratuta dagoen ingurune ezin hobean. Udalekuaren helburu nagusia da haurrek proiektu artistiko bat hasieratik amaierara osatzea, beren musikal propioa sortuz eta taularatuz.

Zer lantzen dugu?

Udalekuaren ardatz nagusia haurrek beraiek sortutako musikal bat da, Jaso Musikalaren jatorrizko lanetan inspiratua. Prozesu osoa biziko dute: ideiatik eszenatokira; gidoia idaztetik eta koreografiak sortzetik, eszenografia prestatzeraino eta azken emaitza aurkezteraino.

Antzerkia

Interpretazio- eta gorputz-adierazpen tailerrak

Kantua

Musika tailerrak eta abestiak ikastea

Dantza

Koreografiak sortu eta ikastea

Eszenografia

Atrezzoa eta multimedia sortzea

Nola egiten dugu lan?

Tailer artistikoak

Egunero antzerki, kantu, dantza, akrobazia eta eszenografia-tailerrak, adituek gidatuta

Jolas kooperatiboak

Talde-lana eta elkarbizitza sustatzen dituzten jolasak

Proiektu bateratua

Guztion artean, hasieratik musikal bat sortzea

Igerilekua eta aintzira

Egunero uretaz gozatzeko uneak

Txangoak

Inguruko herriak bisitatzeko aukerak

Eskulan tailerrak

Eskuzko sormena garatzeko jarduerak

Azken egunean, familiek beren seme-alabek sortutako musikalaren emanaldia ikusteko aukera berezia izango dute

Zuzendaritza-taldea

Udalekua 6 begirale espezializatuk gidatuko dute; denek dute eskarmentua arte eszenikoetan. Udalekuan zehar, familiek harreman jarraitua izango dute hezitzaileekin, eta eguneroko informazio eguneratua jasoko dute posta elektronikoz.

Segurtasuna eta erantzukizuna dira gure lehentasuna.

Zergatik aukeratu gure udalekua?